XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero deiadar egin zuten: Gossi!, bizirik al zaude? Gossik erantzun zuen: Bai, bizirik nago.

Soka berriro eten zen bart eta uretara erori nintzen.

Gizonek mutur sendo bat lotu zioten sokari eta Gossiri bota zioten esanez: Lotu ezazu soka zeure gorputzean eta jasoko zaitugu.

Gossik erantzun zuen: Ez, ez dut jaso nazazuen nahi.

Hemen bertan hil nahi dut.

Uretara erori naiz.

Fulbetarren ura zikindu dut.

Irrigarri geratu naiz emakume fulbetarren aurrean.

Orduan emakume guztiak putzu ondora etorri eta honela esan zioten Gossiri: Gossi, irten zaitez. Herriak ez dauka putzu bat besterik.

Hor barruan hiltzen bazara ez dugu aurrerantzean ura ateratzerik izango.

Gizon eta abereak egarriz hilko dira.

Zu zara denetan ausartena.

Zeu zara jaisteko gauza izan den bakarra eta hor igaro duzu gau osoa suge beldurgarriarekin.

Orduan, jasotzeko baimena eman zien Gossik, eta esan zuen: Ez dira fulbetarrak nire erruz egarriz hilko.

Gora iritsi zenean, bere behatz artean zanpatuz akabatu zuen sugea lurrera bota zuen.

Behia eta zezena putzura erori zirenean izan zuen beldurra lehenengo aldiz Gossik.

Baina inor ez zen ohartu, bera eta Jaungoikoa ezik.

Bazen eskualde hartan beste Gossi bat ere, Gossi heroi ospetsuaren ahaide familiarteko zena.

Beste Gossi hau erabat jeloskorra zen, eta bere andrea zaintzearren, etxe bat eraiki zuen hiriko ateen aurrean.